KANTINEREN AFARIA

Konpainiako kantinerek afari bat egin izan dute beti jaien aurreko egunetan, tarte atsegin bat pasatzeko eta urte horretan aukeratutako kantinerari opari txiki bat egiteko. 2013. urtera arte, beraiek arduratzen ziren jatetxea aukeratzeaz eta afaria antolatzeaz. Batzordeak haiekin hitz egin eta ordutik aurrera konpainia hura antolatzeaz arduratzeko proposamena 2014ko batzarrera eramango duela adosten du. Proposamena onartu egiten da.
2014az geroztik, konpainia arduratzen da afaria antolatzeaz kantinerek erabakitzen duten egunean. Orain arte guztiak Irungo Euskal Kirolak elkartean ospatu dira.