“Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa

Olaberria Konpainiak I. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa 2015ean antolatu zuen, gure konpainiarekin lotutako argazkiak sustatzeko, aitortzeko, saritzeko eta zabaltzeko. Edozein pertsonari irekitako lehiaketa da, adin-, sexu- edo baldintza-mugarik gabea, doako izen-ematea duena eta oinarri sinple batzuek arautzen dutena, gaur egun hirian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.
Hiru argazki onenak saritzen dira eta guztiak konpainiaren artxibora pasatzen dira. Sariak epaimahai batek erabakitzen ditu, eta argazkirik onenen aukeraketa bat establezimendu laguntzaileren batean jartzen dira ikusgai, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Lehiaketaren lehen edizioko irabazlea David Eraso Usabarrena izan zen Cambio de San Pedro argazkiarekin