Sariak azaroaren 22an banatuko dira José Basilio Aranburu plazan

Jasone Maya Aizpuruak, Besarkada batek gordetzen duena argazkiarekin, “Olaberria Konpainia” XII. Argazki Lehiaketa irabazi du. Bigarren saria Karina Aguirre Altunak eta bere Aita bila argazkiak jaso dute, eta hirugarren saria Luis Alfonso García Prietok eta bere Entre la compañía argazkiak. Sariak azaroaren 22an banatuko dira José Basilio Aranburu plazan.
Epaimahaia Jokin Aristizabal eta Eusebio Gil soldaduek eta Josema Carrero batzordeko kideak osatu dute, baita Eider Zuzaya eta Patricia López kantinerek ere. Iñaki Aguirrezabala kapitaina izan da epaimahaiko presidentea. 14 egileren 32 argazki jaso dira guztira.
Argazki guztiak konpainiaren artxiboan sartuko dira, eta datozen hilabeteetan ikusgai egongo dira establezimendu laguntzaileren batean, webgunean eta sare sozialetan.
