Kontaktua

ZEIN IZANGO DA AUKERATUTAKO ARGAZKIA?

Urriaren 30ean epaimahaia bilduko da “Olaberria Konpainia” XII. Argazki Lehiaketan saritutako argazkiak zeintzuk diren zehazteko

“Olaberria Konpainia” XII. Argazki Lehiaketarako argazkiak entregatzeko epea amaitu ondoren, 14 egileren 32 argazki jaso dira guztira.

Urriaren 30ean epaimahaia bilduko da saritutako argazkiak zeintzuk diren zehazteko. Hiru argazki onenentzako sariak egongo dira eta guztiak konpainiaren artxiboan sartuko dira. Argazki onenen aukeraketa bat establezimendu laguntzaileren batean jarriko da ikusgai, baita webgunean eta sare sozialetan ere.

Karina Aguirre, azken irabazlea

Karina Aguirre Altuna, Aurrera Konpainia! argazkiarekin, azken edizioko irabazlea izan zela gogoratu behar da. Bigarren saria Jasone Maya Aizpuruak eta Silencio vestido de historia argazkiak jaso zuten, eta hirugarrena Ane Martiarena Arocenak eta Oroitzapena argazkiak.