Hogeita hamar bat umek parte hartu dute Marrazki eta Pintura Lehiaketaren edizio berri batean

Igande honetan, ekainaren 21a, Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako IXI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu da Perujaran kaleko arkupeetan.
17:00etan hasi da, hiru kategoriarekin: 6 urte arteko adingabeak, 7 eta 9 urte artekoak eta 10 eta 12 urte artekoak. Guztira 28 haurrek parte hartu dute, eta ordubetez baino gehiagoz beren marrazkiak margotu edo marraztu dituzte.
Irabazleak honako hauek izan dira:
– 6 urte arteko adingabeak: Eneko Zabaleta (lehen saria), Enma Velaz (bigarren saria) eta Ignacio Velaz (hirugarren saria)
– 7 eta 9 urte bitartean: June Tellechea (lehen saria), Nahia Valor (bigarren saria) eta Noelia Martín (hirugarren saria)
– 10 eta 12 urte bitartean: Helen Cámara (lehen saria), Nahikari Sánchez (bigarren saria) eta Jara Grande (hirugarren saria)

Askaria eta sari banaketaren ondoren, Javier García Nieto (Jenerala) eta Javier Urroz (Komandantea) bertan izan direlarik, konpainiak entsaio txiki bat egin du txikiekin, Perujaran kaletik Larreaundiraino.
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketa antolatzen laguntzen duten enpresei: Caldeprecio, Ducha-T, Deshollinador Iñaki Aramburu, Danok Anai Taberna, Gráficas Iris, Brioche Pasquier, Telepizza eta Marrubi.