IES Eguzkitza BHIn egin dira

Larunbat honetan amaitu dira aurtengo musika tailerrak, hamar bat kide berrirekin, konpainiako izangaien zerrendan sartu direnak.
2012an hasitako proiektuak helburu bikoitza izaten jarraitzen du: auzoko haur eta gazteek martxa ezberdinak jotzen ikastea eta jotzeko garaian irizpideak bateratzea.
Musika tailerrak aurten ere IES Eguzkitza BHIn (lehengo Santa Elena ikastetxea) egin dira, maiatzaren 23an eta 30ean eta ekainaren 6an eta 13an, 16:30etik 18:30era. Gainera, lau larunbatak Olaberriako Diana entsaiatzeko aprobetxatu dira, Alberto Ubiriak konposatua.
Konpainiaren batzordeak eskerrak eman nahi dizkie txikienei babesa ematera joan diren konpainiako kideei, bai eta ikastetxeari ere, jarduera garatu ahal izateko espazioa uzteagatik.