Igande honetan Alardealdiaren 27. edizioa ospatu da

Igande honetan Alardealdiaren 27. edizioa ospatu da. San Martzial Alardearentzat dirua biltzeko festa handia. Urtero bezala, Olaberria Konpainia Larreaundiko gunearen arduradun izan da, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearekin batera txozna kudeatzen.
Ehunka pertsona hurbildu ziren beste urte batez gunera. Eguraldiak, zalantzarik gabe, lagundu egin zuen, eta egun biribila izan zen.
Olaberria Konpainiako batzordeak eskerrak eman nahi dizkie lanera hurbildu ziren konpainiako kideei, baita txoznatik kontsumitzeko pasa ziren guztiei ere.