Kontaktua

OHIKO BATZARRA OSPATU DA

Konpainiako 37 kide bertaratu dira eta bozkatzen ziren
puntu guztiak onartu dira

Ostiral honetan Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra ospatu da Nekazarien Etxean eta 37 kide bertaratu dira.

Batzarra 20:00tan hasi da, 2025eko apirilaren 11ko ohiko batzarraren akta irakurrita, eta aho batez onartu da.

Gai-zerrendako 2. puntuan, 2025eko aurrekontu-ekitaldiaren berri eman da. Puntu hori aho batez onartu da.

Gai-zerrendako 3. puntuan, 2026ko Alardeari buruzko txostenen berri eman da.

4. puntuan aho batez onartu da kantinera hautatzeko bozketa-ordutegia aldatzea, 20:00etan hasi eta 20:45ean amaituko dena. Bigarren itzulia behar izanez gero, lehenengo bozketaren zenbaketa egin eta berehala hasiko da.

5. puntuan aho batez onartu da konpainiaren jardueretarako material berria erostea.

6. puntuan, urteko kuota 15 eurora igotzeko bozketa egin da. Puntua 34 aldeko boto, kontrako bat ere ez eta 3 abstentziorekin onartua izan da.

Galde-eskeen txandan kuotei buruzko galdera bat egin da, behar bezala argituta.

    Batzarra 20:48an tan amaitu da.