Ekitaldia Jose Basilio Aranburu plazan egin da, Asier Etxepare Alardeko Jeneralaren presentziarekin

Igande honetan XI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin da Jose Basilio Aranburu plazan. Bertan Asier Etxepare San Martzial Alardeko Jenerala izan da, Rubén Fraile Komandantearekin batera.
Karina Aguirre Altuna, Aurrera Konpainia! argazkiarekin, izan zen azken edizioko irabazlea. Bigarren saria Jasone Maya Aizpurua eta Silencio vestido de historia izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria, berriz, Ane Martiarena Arocena eta Oroitzapena izeneko bere argazkiarentzat izan zen.
Epaimahaia Jokin Aristizabal eta Eusebio Gil soldaduek eta Josema Carrero batzordeko kideak osatu zuten, baita Yone Álvarezek (Jone ile-apaindegi mistoa) ere, konpainiarekin kolaboratzen duten establezimenduen ordezkari gisa. Javier García Nieto kapitaina izan zen epaimahaiko presidentea. 18 egileren 42 argazki jaso ziren guztira.