Kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman ditu Jesus Karitatearen Mirabe Komentura datozen egunetan eguraldi ona egin dezan

Igande honetan kantinerak Kale Nagusian dagoen Jesus Karitatearen Mirabe Komentura 13 arrautza eramateko bildu dira, egun handietan eguraldi ona egin dezan eskatzeko. Horien artean zegoen Olaberria Konpainiako kantinera, Eider Zuzaya. Bertan, komentuko serorek harrera egin diete, eta haiekin hitz egiteko, lekua ezagutzeko eta aperitibo txiki bat hartzeko aukera izan dute.
San Martzial Alardearen tradizio bat da, urtero egiten dena kantinerek aukeratzen duten egunean.