Tradizioari jarraituz, aurreko urteetako kantinerek Eider Zuzaya aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu diote

Larunbat honetan Irungo Euskal Kirolak elkartean Olaberria Konpainiako kantineren afaria ospatu da, giro ezin hobearekin, barre algaraz eta pasadizoz betea.
Menua honako hau izan da:
- Urdaiazpiko iberikoa eta foie mi-cuit
- Arrain-zopa
- Sorbetea
- Zapoa amerikar erara / Azpizuna piperrekin (aukeratzeko)
- Tarta izozkiarekin
Tradizioari jarraituz, aurreko urteetako kantinerek Eider Zuzaya aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu diote. Olaberria konpainiako 20 kantinera bertaratu dira.