Kalitate handiko produktuak eskaintzen ditu

Palomo harategi-urdaitegia Olaberria Konpainiarekin lankidetzan diharduten establezimendu, denda eta enpresen zerrendara batu da. Julen de la Cruz arduradunak laguntzaile berri gisa egiaztatzen duen koadroa jaso du. Eguzkitzaldea kalean dago eta kalitate handiko produktuak eskaintzen ditu.
Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.
Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.