Maiatzaren 24an eta 31n eta ekainaren 7an eta 14an izango dira, 16:30etik 18:30era

Olaberria Konpainiak musika tailerrak antolatzen ditu aurten ere San Martzial martxak jotzen irakasteko. 2012an hasitako proiektuak helburu bikoitza izaten jarraitzen du: auzoko haur eta gazteek martxa ezberdinak jotzen ikastea eta jotzeko garaian irizpideak bateratzea.
Konpainiako batzordea eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko zuzendaritza batzordea IES Eguzkitza BHIko (Santa Elena ikastetxe ohia) zuzendaritzarekin jarri dira berriro harremanetan, ikastetxeko patioa uzteko, bertan musika tailerrak egin ahal izateko. Maiatzaren 24an eta 31n eta ekainaren 7an eta 14an izango dira, 16:30etik 18:30era.
Urtero bezala, konpainiako bandako kideen laguntza eskatzen da, musika tailerren antolaketan parte har dezaten eta egun horietan instrumentuekin joan daitezen.