Kontaktua

CALDEPRECIO, KONPAINIAREN LAGUNTZAILE BERRIA

Óscar Pérez enpresako arduradunak laguntzaile berri gisa egiaztatzen duen koadroa jaso du

Caldeprecio Olaberria Konpainiarekin lankidetzan diharduten establezimendu, denda eta enpresen zerrendara batu da. Konpainiaren batzordeak duela gutxi eman dio Óscar Pérezi, enpresaren arduradunari, laguntzaile berri gisa egiaztatzen duen koadroa. 2023an sortua, galdaretan eta iturgintzan espezializatutako enpresa bat da. Ibilbide luzea du galdarak preziorik onenean instalatzen, eta kalitate- eta finantzaketa-zerbitzua eskaintzen du, bi urterainokoa, interesik gabea, eskarmentu handiko profesional kualifikatuekin.

Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.

Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.