Kontaktua

XVII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN ARRAKASTA, EGURALDI TXARRA EGIN ARREN

73 haurrek partu hartu dute

Igande honetan, ekainaren 23a, Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XVII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu da Perujaran kaleko arkupeetan.

17:00etan hasi da, hiru kategoriarekin: 6 urte arteko adingabeak, 7 eta 9 urte artekoak eta 10 eta 12 urte artekoak. Guztira 73 haurrek parte hartu dute, eta ordubetez baino gehiagoz beren marrazkiak margotu edo marraztu dituzte.

Irabazleak honako hauek izan dira:

    • 6 urte arteko adingabeak: Nahia Valor (lehen saria), June Tellechea (bigarren saria) eta Lucía Larbide (hirugarren saria)

    • 7 eta 9 urte bitartean: Nahikari Sánchez (lehen saria), Ane Tellechea (bigarren saria) eta Maddi Iñarra (hirugarren saria)

    • 10 eta 12 urte bitartean: Maddalen Cornejo (lehen saria), Daniela Garciandia (bigarren saria) eta María Villarón (hirugarren saria)

Askaria eta sari banaketaren ondoren, Asier Etxepare (Jenerala) eta Rubén Fraile (Komandantea) bertan izan direlarik, konpainiak entsaio txiki bat egin du txikiekin, Perujaran kaletik Larreaundiraino.