
Nekazarien Etxean egingo da
Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra apirilaren 19an izango da Nekazarien Etxean, honako gai-zerrenda honen arabera:
1. 2023ko apirilaren 21eko ohiko batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea
2. 2023ko ekitaldiko kontuen egoera irakurri eta, hala badagokio, onartzea
3. San Martzial 2024ko Alardeari buruzko txostenen berri ematea
4. 12 mm-ko eskopetak Remingtonera aldatzea
5. Olaberria Konpainiako bi kide ohiren egoera
6. Galde-eskeak
Kuotak ordaintzen egunean dauden konpainiako kide guztiak joan ahal izango dira. Lehenengo deialdia 20:00etan izango da eta bigarrena 20:30ean.