Kontaktua

MUSIKA-TAILERREK HAMAR EDIZIO BETEKO DITUZTE

Maiatzaren 27an eta ekainaren 3an, 10ean eta 17an izango dira, 16:30etik 18:30era

Datorren larunbatean itzuliko dira konpainiaren musika-tailerrak, 2023an hamar edizio beteko dituztenak. 2012an hasitako proiektuak helburu bikoitza du oraindik ere: auzoko haur eta gazteei martxak jotzen ikastea eta jotzeko irizpideak bateratzea, betiere kontuan hartuta gehienok ez garela musikan profesionalak.

Konpainiako batzordea berriro jarri da harremanetan IES Eguzkitza BHIko (Santa Elena ikastetxe ohia) zuzendaritzarekin, ikastetxeko patioa lagatzeko, musika-tailerrak bertan egin ahal izateko. Maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 10 eta 17an izango dira, 16:30etik 18:30era.

Urtero bezala, bandako kideen laguntza eskatzen da musika-tailerrak antolatzen parte har dezaten eta egun horietan beren instrumentuekin joan daitezen.