Kontaktua

OLABERRIA, BI ALARDEEN ARTEKO URTEROKO BAZKARIAN

Javier García Nieto, Iñaki Aguirrezabala, Martín Tellechea eta Iñaki Martiarena izan dira Olaberria Konpainiaren ordezkariak Ardora jatetxean egin den bazkarian

Irungo eta Hondarribiko alardeetako konpainietako eta parte-hartze mugatuko unitateetako agintariak otsailaren 25ean bildu dira bi alardeen arteko bazkari tradizionala ospatzeko. Javier García Nietok, Iñaki Aguirrezabalak, Martín Tellecheak eta Iñaki Martiarenak Olaberria Konpainia ordezkatu dute Ardora jatetxean egin den bazkarian.

Bazkariaren amaieran galtzadarriaren eskultura eman da, bi alardeen indarra eta iraunkortasuna irudikatzen duena. Obra urteko bazkari honetan ematen da batzorde batetik bestera, eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Oraingoan Gregorio Alkain Hondarribiko Alardeko Burgomaisuak eman dio galtzadarria Paco Carrillo San Martzial Alardeko Jeneralari.