Kontaktua

OHIKO BATZARRA APIRILAREN 21EAN IZANGO DA

Nekazarien Etxean ospatuko da, eta lau puntu izango ditu gai-zerrendan

Olaberria Konpainiaren Ohiko Batzarra apirilaren 21ean izango da, Nekazarien Etxean, 19:30etan lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarren deialdian, gai-zerrenda honen arabera:

1.2022ko apirilaren 22ko ohiko batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onestea

2.2022ko kontuen egoera irakurri eta hala badagokio, onartzea

3.San Martzial 2023ko Alardeari buruzko txostenen berri ematea

4.Galde-eskeak

Konpainiako batzordeak jakinarazi du batzarrean aztertu beharreko gaiei buruzko irizpenak nahi dutenen eskura daudela. info@companiaolaberria.com posta elektronikoaren bidez eska daitezke. Proposamenen bat aurkeztu nahi izanez gero, interesdunak apirilaren 16a baino lehen helarazi beharko du.