Kontaktua

2019ko KANTINERARI SOLDATA EMAN ZAIO

Bitxikeria gisa, emandako gutun-azalean 4,34 euro zeuden, zentimo bat 2019ko San Martzial Alardean desfilatu zuen konpainiako soldadu bakoitzeko

Joan den ekainaren 29an, Olaberria Konpainiako kapitainak, Javier García Nietok, San Pedro egunean goizean Irungo Kasinoan jasotako soldata eman zion Leyre López 2019ko kantinerari. Bitxikeria gisa, entregatutako gutun-azalean 4,34 euro zeuden, zentimo bat 2019ko San Martzial Alardean desfilatu zuen konpainiako soldadu bakoitzeko.

Gogora dezagun 2017ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean egindako ohiko batzarrean San Pedro egunean urtero jasotzen den soldata aurreko urteko kantinerari ematea onartu zela, opari gisa. Proposamena aldeko 35 botorekin, kontrako botorik gabe eta abstentzio batekin onartu zen.