Kontaktua

LA GACETA DE OLABERRIAREN 15. ALEA KALEAN DA

Lau hilabetero argitaratzen da eta konpainiako kide eta laguntzaileei posta elektronikoz bidaltzen zaie

Olaberria Konpainiak La Gaceta de Olaberria-ren 15. alea argitaratu du. Bertan, Alberto Ubiriak konposatutako Olaberriako Dianari, Irun 1522 Fundazioaren ikerketa-bekari edo Irun eta Hondarribiko alardeen arteko anaitasun-bazkariari buruzko informazioa aurki daiteke, besteak beste. 

Olaberria Konpainiak 2016ko apirilaren 8an burututako ohiko asanbladan La Gaceta de Olaberria deituriko gazeta bat sortzea onartu zuen.

Lau hilabetero argitaratzen da eta konpainiako kide eta laguntzaileei posta elektronikoz bidaltzen zaie. Bertan konpainiaren egunerokoak jasotzen dira: antolatzen diren aktibitateei buruzko datuak, entsaioen ordutegiak edota San Martzial Alardearen inguruko nobedadeak.

La Gaceta de Olaberria Olaberria Konpainia osatzen duten pertsonen arteko harremana bultzatzen jarraitzeko balio du. Azken urteotan konpainiak web orri bat sortu, sare sozial garrantzitsuenetan profilak ireki (Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube), konpainiaren kontu korporatibo bat sortu eta asanbladetan multimedia erabiltzen hasi dela gogoratu behar da.

Konpainiaren web orriko La Gaceta de Olaberria ataletik jaitsi daiteke, baita honako lotura honetan irakurri ere: La Gaceta de Olaberria nº 15.