Kontaktua

BEGOÑA URROZEK IRABAZI DU ARGAZKI LEHIAKETA

Guztira 7 egileren 10 argazki aurkeztu dira

Begoña Urrozek, Bajada San Marcial argazkiarekin, irabazi du VII. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa. Guztira 7 egileren 10 argazki aurkeztu dira. Epaimahaiak bigarren eta hirugarren sariak hutsik uztea erabaki du. Saria emateko ekitaldia azaroaren 6an izango da José Basilio Aranburu plazatxoan. 

Argazki guztiak konpainiaren artxiboan sartuko dira, eta datozen hilabeteetan ikusgai jarriko dira establezimendu laguntzaileren batean, webgunean eta sare sozialetan.