Kontaktua

KARINA AGUIRREK IRABAZI DU ARGAZKI LEHIAKETA

Epaimahaiak El sable del capitán izeneko bere argazkia saritu du. Sari banaketa urriaren 6an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan

Karina Aguirre eta El sable del capitán izeneko bere argazkia izan dira V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Ane Martiarena eta Pozik izeneko bere argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Saray Lopez eta Detalle izeneko argazkiarentzat. 

Guztira, 13 egileren 30 argazki aurkeztu dira. Javier Garcia Nieto (kapitaina), Mertxe Elizalde (Olaberria kafetegia), Yone Alvarez (Yone ileapaindegia), Joaquin Aristizabal (konpainiako kidea), Jorge Lopez (konpainiako kidea) eta Eusebio Gil (konpainiako kidea) osatu dute epaimahaia.

Olaberria Konpainiak 2015ean hasi zuen lehiaketa antolatzen gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko. Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa urriaren 6an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan.