
Guztira Olaberria Konpainiako 37 kantinera etorriko direla baieztatu dute
Olaberria Konpainiak larunbat honetan, hilak 8, kantineren ohiko afaria antolatuko du. Irungo Euskal Kirolak elkartean izango da, Kontrakale kalean, 21:30etatik aurrera. Guztira Olaberria Konpainiako 37 kantinera etorriko direla baieztatu dute.
Menua honako hau izango da:
– Iberikoak, zainzuriak eta patea
– Piper beteak
– Sorbetea
– Ahate-konfita
– Postrea