
Konpainiaren inguruan sortutako azken berriak irakurri daitezke, hala nola Nekazarien Etxeko biltegiaren berrantolaketa edota banderin zaharraren garbiketa eta markoztaketa
Instagram-eko profila ireki berri du Olaberria Konpainiak, YouTube kanalarekin, Facebook orriarekin eta Twitter kontuarekin batera konpainiako web orriaren osagarri moduan funtzionatuko duena. Guzti hauei esker urtean zehar konpainiak egiten dituen jardueren berri eta gure festaren inguruan sortzen diren albiste nagusien berri ematen da.
Instagram-eko profil berrian konpainiaren inguruan sortutako azken berriak irakurri daitezke jada, hala nola Nekazarien Etxeko biltegiaren berrantolaketa edota banderin zaharraren garbiketa eta markoztaketa.
“Eskura daukagun tresna berri bat da. Konpainiako batzar batean martxan jartzeko eskatu ziguten, gazteagoei zuzentzeko helburuarekin”, adierazi du Olaberria Konpainiako kapitaina den Javier Garcia Nietok.