
Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1an, 8an eta 15ean izango dira, 16:30etatik 18:30etara bitartean
Olaberria Konpainiak musika tailerrak antolatu ditu zortzigarren urtez. Helburuak bi dira: auzoko ume eta gazteek martxa ezberdinak jotzen ikastea eta irizpideak batzea, kontutan hartuta konpainiako kide gehienok ez garela musikariak.
Konpainiako batzordea IES Eguzkitza BHI-ren (Santa Elena ikastetxe zaharra zena) zuzendaritzarekin harremanetan jarri da patioa uzteko musika tailerrak bertan egiteko. Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1an, 8an eta 15ean izango dira, 16:30etatik 18:30etara bitartean. Azken urteotako esperientzia ona dela eta aurten lau musika tailer egongo dira.
Urtero bezala konpainiako bandako kideei laguntza eskatzen zaie musika tailerren antolaketan parte-hartu eta egun horietan musika tresnekin etor daitezen.