Kontaktua

OLABERRIA, JENERALAREN BERRONESPENEAN

Aurten aukeratutako kolorea San Martzialeko jaka eta espartinen zintaren kolore beltza izan da

Pasa den ostegunean Alardeko Jeneralaren berronespea egin zen, Irungo Kasinoan burututako ekitaldi xume batean.

Kapitain eta unitate buruak 20:00etan bildu ziren Alardeko Jeneralaren berronespen deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Paco Carrillo jauna deitu zuten Kasinora, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, kapitain eta unitate buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri zuen.

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Kolore bakoitzak honako esanahia du:

Gorria: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapia

Beltza: San Martzialeko jaka eta espartinen zinta

Zuria: San Martzialeko galtzak eta espartinak

Belus beltza: kantineraren gerruntzea

Aurten aukeratutako kolorea San Martzialeko jaka eta espartinen zintaren kolore beltza izan da. Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena. Javier García Nietok lehen aldiz parte-hartu zuen ekitaldian Olaberria Konpainiako kapitaina bezala.