Kontaktua

BANDERIN ZAHARRA GARBITU ETA MARKOZTATU EGIN DA

Nekazarien Etxeko biltegian jarri da

Olaberria Konpainiako banderin zaharra, XX. mendeko bukaeraraino San Martzial Alardean ateratakoa, garbitu, zaharberritu eta markoztatu egin da.

Banderina Nekazarien Etxeko biltegian jarri da, berriki berrantolatua izan dena. Bertan Olaberria Konpainiako nahiz Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko dokumentazioa eta materiala gordetzen da. Jarrita utzi baino lehen bizi diren banderin guztiek argazkia atera dute berarekin: Leo Aldaz (1970-1971), Juan Indacoechea (1972-1981), Inaxio Manterola Arruabarrena (1982-1998), Tomas Beltran (1999-2000), Josetxo Oyarzun (2001-2008), Iñaki Martiarena (2009-2014 y 2016-2018) eta Martin Jose Telletxea (2015).

Olaberria Konpainiak banderin ezberdinak atera ditu historian zehar, baina bi bakarrik mantendu dira, zaharberritua izan den hau eta gaur egun San Martzial Alardean ateratzen dena.