
Kantineraren hautaketa eguneko ohiko afaria Irungo Athletic La Catedral Peñako lokalean izango da (Danok Anai tabernaren atzekaldean). Interesatuak Iñaki Aguirrezabalarekin harremanetan jarri 636 95 53 40 telefonoan. 40 leku daude eta izen ematearen arabera betetzen joango dira. Derrigorrezkoa da menua balio dituen 37 euroak izena ematerakoan ordaintzea.
MENUA:
– Iberikoak
– Foie mi-cuit denboraldiko sagar-purearekin
– Piperrak porru eta ganbaz beteak
– Bere saltsan erretako bakailaoa piper frijituekin
– Txahal masaila ardo saltsan patata-purearekin
– Etxeko tarta
– Ardoa, sagardoa, ura, kafea, cava (botila bat 6 pertsonekiko) eta ogia
– Prezioa: 37 euro
Batzordetik animatu egiten ditugu konpainiako kideak jai giroan ospatzen den jarduera honetan parte hartzera.