
III “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren argazkiak Antunez tabernan ikusi daitezke, azken hilabete hauetan Estebenean Jatetxean ikusgai egon eta gero
III “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren argazkiak Antunez tabernan ikusi daitezke, azken hilabete hauetan Estebenean Jatetxean ikusgai egon eta gero. Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da.
Gogoratu behar da Saray Lopez eta Lau ezpatak izeneko bere argazkia izan zirela III. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta Beldurrez… izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria Saray Lopezentzat izan zen ere Olaberria ezagutzen argazkiarekin. Guztira, 9 egileren 26 argazki aurkeztu ziren.
Momentu honetan IV. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa martxan da. Interesatuek bere argazkiak uztailaren 31ra arte bidali ditzakete konpainiako helbidera elektronikora, info@companiaolaberria.com, oinarrietan jarrita dauden baldintzak betez.