
Kantineraren hautaketa eguneko ohiko afaria Danok Anai tabernaren atzekaldean dagoen Peña Athletic La Catedral de Irun-go lokalean izango da. Interesatuak Iñaki Aguirrezabalarekin harremanetan jarri 636 95 53 40 telefonoan. 40 leku daude eta izen ematearen arabera betetzen joango dira. Derrigorrezkoa da menua balio dituen 35 euroak izena ematerakoan ordaintzea.
MENUA:
- – Iberikoak (Guijueloko J.D.)
- – Foie mi-cuit denboraldiko sagar purearekin
- – Onddo-hostorea pikillo saltsan
- – Bakailaoa bere saltsan erreta piperrekin
- – Txekor karrillerak ardo beltz saltsan eta patata purearekin
- – Etxeko tarta
- – Kafea eta kopa (kopa bat mahaikide bakoitzarentzat bakarrik, patxarana edo orujoa, beste koparen bat hartzen bada ordaindu egin beharko da)
- – Ardoa, sagardoa eta ura
Prezioa: 35 euro
Batzordetik animatu egiten ditugu konpainiako kideak jai giroan ospatzen den jarduera honetan parte hartzera.