Kontaktua

OHIKO BATZARRA BURUTU DA NEKAZARIEN ETXEAN

 

36 kidek parte hartu zuten eta bozkatutako puntu guztiak onartu ziren

Pasa den ostiralean Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra ospatu zen Nekazarien Etxean, 36 kidek parte hartu zutelarik.

Batzarra 20:00etan hasi zen, iazko batzarraren aktaren irakurketarekin, apirilaren 21ekoa. Aho batez onartu zen. Gai-zerrendaren 2. puntuan azken urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2017ko abenduaren 31an 7221,17 euro ditu konpainiak (4226,72 euro Kutxabanken, 2973,84 euro Laboral Kutxan eta 20,61 euro kaxan). Proposamena onartu zen, 35 bozka alde, kontrako bozkarik ez eta abstentzio batekin.

Aurtengo San Martzial Alardearen txostenari buruz, aipatzekoa da lau kapitain edo unitate buru berri hautatu direla: Joxe Rekarte Bidasoan, Iñaki Arruabrrena Ama Shantalenen, Aitor Mediavilla Real Unionen eta Cipri Matilla Belaskoenean. Konpainiak Gabonetako loteriaren 4400 euroak (100 euroko 44 tako) saltzea lortu zituen. 2018ko martxoaren 31ra konpainiak 410 kide ditu, 99 txilibitu, 36 erredoble, 59 danbor eta 216 eskopeta. Gaur egun ere 51 hautagai daude zerrendan.

Kantineraren hautaketa maiatzaren 11n izango da Olaberriako Eskola Zaharretan, 20:15etik aurrera. Musika tailerrak maiatzaren 26an eta ekainaren 2an eta 9an izango dira, 16:30etik aurrera, Santa Elena eskola oihan, oraingo IES Eguzkitza BHI. Entsaioak ekainaren 18an, 21ean eta 22an (entsaio orokorra) izango dira, Estebeneatik aterata 20:30etan. Ekainaren 15ean geldiriko entsaioa egingo da, ordu berean baina Nekazarien Etxean. Ekainaren 17an XI. Marrazki eta Margo Lehiaketa burutuko da, 17:00etatik aurrera, Jose Basilio Aranburu plazan. 19:00etatik aurrera haurrekin entsaioa egingo da Larreaundiraino. Auzoko mugetatik bisita gidatua ekainaren 3an egingo da. Datorren egunetan IV. “Konpainia Olaberria” Argazki Lehiaketa deituko da.

Gai-zerrendaren 4. puntuan batzordeak Instagramen profil bat sortzea proposatu zuen. Aho batez onartu zen. Gai-zerrendaren 5. puntuan San Pedro egunean jasotzen den soldata era simbolikoan pasa den urteko kantinerari opari gisa ematea proposatu zen. Proposamena onartu zen, 35 bozka alde, kontrako bozkarik ez eta abstentzio batekin.

Ez ziren ez eskaera ez galderarik egon eta batzarra 20:35etan bukatu zen.