Kontaktua

BARNE ERREGIMEN ARAUDIA BERRIAREN ZIRRIBORROA PREST DAGO

 

Konpainiako batzordean aurkeztuko da ontzat emateko eta gero ezohiko batzar batera eramango da han onartzeko

Konpainiako Barne Erregimen Araudia berrikusteko lantaldea pasa den martxoaren 1ean bildu zen BEA berriaren zirriborroa bukatzeko. Lantaldea honako pertsona hauek osatzen dute: Javier García (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Santi Pérez (danborren kaboa), Martín Tellechea (idazkaria) eta Jaime Regatos (batzordeko kidea). Bileran Noël d´Anjou ere egon zen, konpainiako erredoblea eta Alardearen Batzordeko kidea.

Olaberria Konpainiako Barne Erregimeneko Araudi proposamen berria konpainiako batzordean aurkeztuko da ontzat emateko eta gero ezohiko batzar batera eramango da han onartzeko.