Kontaktua

KONPAINIAKO ESKUMUTURREKOAK SALGAI

 

Silikonaz eginak daude, gorriak dira eta “COMPAÑÍA OLABERRIA” inskripzioa daramate zuriz grabatua

Olaberria Konpainiak silikonaz egindako eskumuturrekoak ditu duela egun batzuk mertxandising produktu berri bezala. 2 eurotan salduko dira. Gorriak dira eta “COMPAÑÍA OLABERRIA” inskripzioa daramate zuriz grabatua.

Duela urte batzuk Olaberria Konpainiak mertxandising artikuluak ateratzea erabaki zuen bi helbururekin: batetik, konpainiako kideei, lagunei zein senitartekoei Olaberriako jantzi edo artikuluak eramateko aukera ematea; eta bestetik, diru-sarrera gehiago izatea San Martzial Alardearen antolakuntzan eta urtean zehar egiten ditugun jardueretan sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko.

Eskumuturreko hauez gain, Olaberria Konpainiak honako artikulu hauek ditu salgai: zira zuriak, pinak, pizgailu zuriak, pizgailu beltzak, labanak, aterkiak, motxilak, gizonentzako poloak, emakumeentzako kamisetak, giltzatako gorriak, giltzatako beltzak, banderak eta pegatina itsasgarriak. Prezioak eta eskuragarritasuna kontsultatzeko mertxandising-aren arduradunak diren batzordeko kideekin harremanetan jarri edo Nekazarien Etxean galdetu.