Kontaktua

AURTENGO ALARDEAREN BALORAZIOA

 Datuen arabera, konpainiak soldadu gehiagorekin desfilatu du aurten iaz baino, 450etik gora

Olaberria Konpainiako batzordea Nekazarien Etxean bildu da asteazken honetan, hilak 12, aurtengo San Martzial Alardea, entsaioak, San Pedro eguna eta azken hilabeteetan konpainiak aurrera eraman dituen aktibitate guztiak nola joan diren baloratzeko.

Datuen arabera, konpainiak soldadu gehiagorekin desfilatu du aurten iaz baino, 450etik gora, albiste ona ekainaren 30ean egindako denbora txarra kontutan hartuta. San Pedro egunean 300 soldadu baino gehiago desfilatu zuten, hau ere albiste ona. Entsaioei dagokionez, beste urteetako kopuruak mantendu dira, aldaketa txikiekin asteko egunen eta entsaioen arabera, entsaio orokorrean izan zelarik soldadu gehien desfilatu zuten eguna.

Azken hilabeteetan Olaberria Konpainiak antolatutako aktibitateei dagokienez, batezbesteko 50 mutil etorri ziren seigarren urtez egindako musika tailerretara, 70 pertsona inguru etorri ziren hirugarren auzoko muga historikoetan zehar egindako bisita gidatura eta 80 neska-mutil baino gehiago X. Marrazki eta Pintura Lehiaketara.

Azkenik, Olaberria Konpainiako batzordeak konpainiako kideei eskerrak eman nahi dizkie azken egun hauetan dena ondo ateratzen laguntzeagatik, batez ere pasa den ekainaren 30ean.