
Ohiturarekin jarraituz, beste urteetako kantinerek Juné Sánchez aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu zieten
Olaberria Konpainiak pasa den larunbatean kantineren ohiko afaria antolatu zuen Kontrakale kaleko Irungo Euskal Kirolak elkartean, honako menuarekin: iberikoak, entsalada mistoa, entrekota piper eta patatekin eta postreak.
Ohiturarekin jarraituz, beste urteetako kantinerek Juné Sánchez aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu zieten. Guztira konpainiako 22 kantinera etorri ziren.