Kontaktua

ARRAKASTA OLABERRIAKO MUGA HISTORIKOETAN ZEHAR EGINDAKO BISITA GIDATUAN

70 pertsona inguru hurbildu ziren Altamirako meategiak bisitatzera eta ia 40 Estebenea Jatetxean bazkaltzera gelditu ziren

70 pertsona inguru hurbildu ziren hirugarren urtez Estebenea Jatetxeak, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak auzoko muga historikoetan zehar antolatutako bisita gidatura.

Hirugarren urte honetarako proposatzen zen ibilbidea honako hau zen: Urdanibia plazatik atera 9:00etan eta Ama Xantalen kaletik Dolores Salís eta San José Langilea hartu Txikillo baserrira iristeko. GI-3452 errepidea hartu (Olaberria-Bentas errepidea) autobideko zubiraino eta Arrillaran baserritik Altamirako meategietara eta Zubeltzuko dorrera igo. Gero, Uruneko Errotara jaitsi eta GI-3452 errepidetik Estebenea inguruan bukatu. 

Gainera, 40 pertsona inguru bazkaltzera gelditu ziren Estebenea Jatetxean. Antolakuntzatik balorazio oso positiboa egiten da.