
Fernando Rodríguezen eskutik, Erret-Aginduaren eta Artilleria Bateriaren inguruko erakusketaren barruan egingo diren bi hitzaldietatik lehena izan zen
Javier García (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Santi Pérez (danborren kaboa), Martín Tellechea (idazkaria) eta Serafín Elosúa (diruzaina), 1817. urteko Erret-Aginduaren bigarren mendeurrena dela eta antolatu den erakusketaren baitan, “Artilleriaren garrantzia 1800 urtearen inguruan” deituriko hitzaldia entzutera hurbildu ziren pasa den ostiralean Palmera Montero Gunera Olaberria Konpainiaren izenean.
Hizlaria Fernando Rodríguez Insausti izan zen, Buenos Amigos Konpainiako kidea, karrerako militarra eta historia militarrean aditua, San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak antolaturiko aurreko hainbat hitzaldietako hizlaria.
Bertan, historikoki hain gatazkatsua izan zen XIX. mende hasieran, artilleriak izan zuen garapen eta garrantzi estrategikoaren inguruko hainbat datu eta gogoeta entzuteko aukera izan zen.