Kontaktua

III. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETA DEITU DA

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Iazko edizioa Saray López Gonzálezek irabazi zuen Emozioa oihukatzen izeneko argazkiarekin

Olaberria Konpainiak III. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa antolatu du, gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko.

Edonork parte hartu dezake, adin, sexu edo baldintza mugarik gabe. Izen ematea doakoa da eta oinarri xume batzuk daude, herrian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Sariak laguntzen duten bi establezimendu, batzordeko bi kide eta konpainiako hiru soldaduz osaturiko epaimahai batek erabakiko ditu. Argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.

Iazko edizioa Saray López Gonzálezek irabazi zuen Emozioa oihukatzen izeneko argazkiarekin. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta El peque fotógrafo izeneko bere argazkiarentzat izan zen eta epaimahaiak bi hirugarren sari ematea erabaki zuen, Lorena Martín Fernández eta Cantinera al mando deituriko argazkiarentzat eta María Herreros Ferrer eta Emoción contenida deituriko argazkiarentzat. Guztira, 11 egileren 31 argazki aurkeztu ziren. 

Saray López Gonzálezek irabazi zuen lehiaketaren bigarren edizioa Emozioa oihukatzen izeneko argazkiarekin

Oinarriak kontsultazeko, hemen klikatu