Kontaktua

SARAY LÓPEZ, II. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Epaimahaiak Emozioa oihukatzen bere argazkia saritu du. Sari banaketa irailaren 18an izango da Estebenea Jatetxean

 

Lehen saria: Saray López González

Argazkia: Emozioa oihukatzen

 

Saray López González eta Emozioa oihukatzen izeneko bere argazkia izan dira II. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta El peque fotógrafo izeneko bere argazkiarentzat izan da. Epaimahaiak bi hirugarren sari ematea erabaki du, Lorena Martín Fernández eta Cantinera al mando deituriko argazkiarentzat eta María Herreros Ferrer eta Emoción contenida deituriko argazkiarentzat. Guztira, 11 egileren 31 argazki aurkeztu dira. Ramón Martiarena (kapitaina), Javier García (alfereza), Igor Eizaguirre (Estebenea Jatetxea), Silvia Vázquez (Bar Pipo Antúnez), Cástor Telletxea (bazkidea), Joaquín Aristizabal (bazkidea) eta Eusebio Gil (bazkidea) osatu dute epaimahaia.

 

Bigarren saria: Esther Mutuberria Daguer

Argazkia: El peque fotógrafo

 

Hirugarren saria: Lorena Martín Fernández

Argazkia: Cantinera al mando

 

Hirugarren Saria: María Herreros Ferrer

Argazkia: Emoción contenida

 

Olaberria konpainiak gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko antolatzen hasi zuen iaz lehiaketa. 

Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa irailaren 18an izango da, 11:30etan, Estebenea Jatetxean.