Kontaktua

II. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETA

 

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Lehiaketaren lehenengo edizioa David Eraso Usabarrenak irabazi zuen Cambio de San Pedro izeneko argazkiarekin

Olaberria Konpainiak II. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa antolatu du, gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko.

Edonork parte hartu dezake, adin, sexu edo baldintza mugarik gabe. Izen ematea doakoa da eta oinarri xume batzuk daude, herrian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Sariak laguntzen duten bi establezimendu, batzordeko bi kide eta konpainiako hiru soldaduz osaturiko epaimahai batek erabakiko ditu. Argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.

Lehiaketaren lehenengo edizioa David Eraso Usabarrenak irabazi zuen Cambio de San Pedro izeneko argazkiarekin. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta Nuestra cantinera izeneko bere argazkiarentzat izan zen eta hirugarren saria Jon Mikel Eraso Gimeno eta Banderillo deituriko bere argazkiarentzat. Guztira, 10 egileren 28 argazki aurkeztu ziren. 

Oinarriak kontsultazeko, hemen klikatu