
Estebenea Jatetxea, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak datorren maiatzaren 22rako antolatzen dute
Estebenea Jatetxea, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak datorren maiatzaren 22rako auzoko muga historikoetan zehar bisita gidatu bat antolatuko dute bigarren urtez. Urtero konpainiako kantinera hautatu ondoren burutzen den jarduera bat izatea bilatzen da, Olaberriako muga historikoetako zatiren bat eginez.
“Iazko antzeko ibilbidea egingo dugu. Jendeari gustatu zitzaion eta erraza da egitko, bai adineko jendearentzat baita umeentzat ere”, dio Javier Garcíak, konpainiako alfereza.
Bigarren urte honetarako proposatzen den ibilbidea honako hau da: Urdanibia plazatik atera 10:00tan eta Virgen Milagrosa eta Victoriano Juaristi kaleetan zehar ibili Dolores Salís hartu eta Ermita kalera iristeko. Ibaieta Ibilbidetik igo auzoko bistetaz disfrutatuz, Aramburu baserrira doan bidea hartu, Zamora baserrira iritsi eta hemendik Olaberria-Bentas errepidera jeitsi Estebeneara bideratzeko.
“Makatzondo baserriaren inguruan txozna bat jarriko dugu txistorra eta saldarekin. Olaberria Konpainiako gaiak ere egongo dira salgai”, dio Amaia Jauregik, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko presidentea.
Nahi dutenek Estebenea Jatetxean bazkaldu dezakete (14:00etatik aurrera). Menua itxia da (20 euro helduak eta 10 euro umeak). Estebenea Jatetxean erreserba egitea derrigorrezkoa da eta aurretik bazkaria ordaintzea. Bazkaldu ondoren hainbat joko antolatuko dira arratsaldea girotzeko: toka, panotxak, sokatira, eta abar.
“Familia edo lagunen artean eguna pasatzea bilatzen dugu, ariketa pixka bat eginez gure auzoa ezagutzen dugun bitartean. Bukatzeko bazkari bat egin nahi dugu konpainiako leku historikoetako batean”, dio Igor Eizaguirrek, tabernaren arduraduna.
Helduentzako menua (20 euro):
– Entsalada mistoa
– Kroketak
– Piper beteak
– Txerri-ukondoa / oilaskoa / bakailoa saltsan (aukeratzeko)
– Postreak
– Kafea
– Ardoa eta freskagarriak
Umeentzako menua (10 euro):
– Kroketak
– Txibiak
– Oilasko-bularkia patatekin
– Izozkia
– Ura eta freskagarriak