Kontaktua

JENERALAK AGINTE-MAKILA JASO DU ETA OLABERRIA HAN IZAN DA

 

Ekitaldia San Martzial mendian burutu da, kapitain eta unitate buruekin, horien artean Ramón Martiarena zegoelarik

Ostiral honetan, urriaren 13an egindako hauteskundeetan Alardearen Jeneral berria izateko aukeratua izan zen Paco Carrillori aginte-makila emateko ekitaldia ospatu da San Martzial mendian. Iñaki Arruabarrenak, Jeneral kargua uzten zuenak, aginte-makila eman dio Carrillori, bertan bildutako kapitain eta unitate buruen aurrean, horien artean Olaberria Konpainiako kapitaina den Ramón Martiarena zegoelarik. Aldez aurretik, Buruzagien Batzordearen idazkariak egin behar zen ekitaldia azaldu eta aukeraketaren akta irakurri du:

“Irungo Alardearen Kapitainak eta Unitate Buruak ez-ohiko batzarrean bilduta, Paco Carrillo Etxeberria jauna 2016-2019 epealdirako Irungo Herriaren San Martzial Alardearen Jenerala izendatzea adostu dugu.

Eta hala ager dadin, nik, Gonzalo Fernández de Casadevante Romaník, Aginte Batzordeko idazkariak, agiri hau luzatzen dut.

Irunen, 2016ko apirilaren 29an

Idazkaria

Jeneralaren izendapena lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, lehenengo urtean Buruzagien Batzordeak aginte-makila emateko ekitaldi formala egiten du.