David Eraso, Esther Mutuberria eta Jon Mikel Eraso Estebenea Jatetxean burututako ekitaldi xume batean irabazleen garaikurrak jaso dituzte

David Eraso eta Ramón Martiarena, Olaberriako kapitaina

Esther Mutuberria eta Sheila González, 2015eko Olaberriako kantinera

Iñaki Aguirrezabala konpainiako tenientea Jon Mikel Erasoren amarekin

Irabazleen taldeko argazkia
David Eraso Usabarrena, Esther Mutuberria Daguer eta Jon Mikel Eraso Gimeno Estebenea Jatetxean burututako ekitaldi xume batean I. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren irabazleen garaikurrak jaso dituzte.
David Eraso Usabarrena eta Cambio de San Pedro izeneko bere argazkia izan dira “I. Olaberria Konpainiako Argazki Lehiaketa” irabazi dutenak. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta Nuestra cantinera izeneko bere argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Jon Mikel Eraso Gimeno eta Banderillo deituriko bere argazkiarentzat. Guztira, 10 egileren 28 argazki aurkeztu dira, Estebenea Jatetxean ikusgai daudenak.