Kontaktua

DAVID ERASO, I. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETA IRABAZI DU

Epaimahaia Cambio de San Pedro argazkia saritu du. Bigarren saria Esther Mutuberria eta Nuestra cantinera argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Jon Mikel Eraso eta Banderillo argazkiarentzat

LEHEN SARIA: Cambio de San Pedro, David Eraso Usabarrena

 

BIGARREN SARIA: Nuestra cantinera, Esther Mutuberria Daguer

 

HIRUGARREN SARIA: Banderillo, Jon Mikel Eraso Gimeno

 

David Eraso Usabarrena eta Cambio de San Pedro izeneko bere argazkia izan dira I. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta Nuestra cantinera izeneko bere argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Jon Mikel Eraso Gimeno eta Banderillo deituriko bere argazkiarentzat. Guztira, 10 egileren 28 argazki aurkeztu dira. Ramón Martiarena (kapitaina), Javier García (alfereza), Igor Eizaguirre (Estebenea Jatetxea), Silvia Vázquez (Bar Pipo Antúnez), Cástor Telletxea (bazkidea), Joaquín Aristizabal (bazkidea) eta Eusebio Gil (bazkidea) osatu dute epaimahaia.

Olaberria konpainiak “I. Olaberria Konpainiako Argazki Lehiaketa” gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko antolatu zuen. 

Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.