Kontaktua

VIII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

Datorren igandean, hilak 21, San Martzial Alardeko Olaberriako konpainiak antolatutako “VIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa”  ospatuko da, José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).

17:00etan hasi eta parte hartu nahi duten ume guztiei irekia dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: 6-8 urte, 9-10 urte eta 11-12 urte.

19:00etatik aurrera, hurbildu diren ume guztiekin entsegu txiki bat egingo du konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino, 20:30ak inguruan bukatuz.