
DATA: Maiatzaren 8an, ostirala
LEKUA: Olaberriako Eskola Zaharrak (Estebenea tabernaren atzekaldean)
ORDUA: Lehenengo bozka 20:15tan eta bigarrena, beharrezkoa izan ezkero, 21:00etatik aurrera
HAUTAKETA EREMUA: Urte bakoitietan bezala, kantinera hiriko eremutik hautatuko da (autopista zubitik behera)
HAUTAGAITZAK: Larreaundiko PIPO-ANTUNEZ tabernan edota Olaberriako DANOK ANAI tabernan aurkeztu daitezke maiatzaren 3a arte (data hau pasata ez dira hautagaitzarik onartuko)
BETEBEHARRAK: Hautaketara, irundarrak izanik, auzoan gutxienez 7 urtez jarraian erroldatuak daudenak bakarrik auzkeztu daitezke. Ikasketengatik bere helbidea aldatzera behartuak izan direnak ere auzkeztu daitezke, beti ere bere ohiko bizilekua auzoan mantentzen badute. Hautagaitza aurkezteko gutxienez 20 urte izan behar dute urtean zehar beteak (19 urteko neskak aurkeztu daitezke beti ere urtean zehar 20 urte betetzen badituzte)
DOKUMENTAZIOA: Hautagai bakoitzak hurrengo dokumentuak aurkeztu behar ditu gutun-azal itxi batean:
-Izena, bi abizenak, helbidea eta telefonoa (argazkiaren atzekaldean idatzi daitezke)
-NANaren fotokopia
-Errolda historikoa (BAZen eskatu daiteke NANa aurkeztuz)
-Argazkia (15 x 20 zm gehienezko tamaina)
-Konpainiako bazkide baten sinadura (paper txuri batean bazkidearen izena, NANaren zenbakia eta sinadura agertu behar da)