MUSIKA TAILERRAK

Marrazketa eta Pintura Lehiaketa urte gutxiren buruan sendotzeak eta haurrekin egindako ondorengo entsaioak eraginda, gero eta gehiago dira konpainiara hurbiltzen direnak Konpainiako kide gisa alta emateko eta entsaioetan, San Pedro egunean eta San Martzial egunean desfilatzeko zer egin behar duten galdetzera. Legeak ezartzen dituen lege-murrizketak direla eta, batzordeak ezin die konpainiako kide gisa alta eman 18 urte beteta ez dituztenei, baina auzoko gazte askok interesa dutela uste du, eta beharrezkoa dela alternatibaren bat eskaintzea.
Gainera, kide batzuk aspalditik ari dira konpainia barruan martxa desberdinak jotzeko modu desberdinak daudela adierazten, eta horrek, batzuetan, nahasteak sortzen dituela.
2011ko irailean txibilitu eta erredobleentzako musika-tailerrak sortzeko asmoa hasi zen lanean, beste konpainia batzuetan zeudenen antzekoak, helburu bikoitzarekin: oraindik konpainiako kide izan ezin diren auzoko haur eta gazteei martxak jotzen ikastea; eta jotzeko irizpideak bateratzea, konpainia hobea izan dadin, betiere kontuan hartuta gehienak ez garela musikari profesionalak.
Batzordearen barruan lantalde bat sortzen da, beste konpainia batzuen esperientziak biltzeaz arduratzen dena, eta proposamen bat egiten da, konpainiako kideek 2012ko apirilaren 13ko ohiko batzarrean onartzen dutena.
Batzarraren oniritziarekin, batzordea IES Dunboa BHIko zuzendaritzarekin (lehengo Santa Elena ikastetxea) harremanetan jartzen da ikastetxeko patioa utzi eta musika-tailerrak bertan egin ahal izateko. Lehenengoa 2012ko maiatzaren 12an egiten da.