Kontaktua

KONPAINIAREN IKURRAK

Armarria

escudo

Baserria, auzoko landa-giroa aipatzeko non bere etxaurrean 1881. urtea agertzen dena. Duela gutxi arte zegoen San Martzialeko Alardea gaur egun ospatzen den bezalako lehenengo erreferentzi ofiziala. Baserriarekin batera, eskopeta, danborra, ikastetxe zaharrak pasata dagoen zubia eta Aiako Harriko silueta agertzen dira.

Banderatxoa

Elena Rodriguez Alfonso 03 - Nuestro Estandarte

Satin ehunez eginda eta azpildura gorriekin. Alde batean Irungo armarria bordatua eta bestean, hitz beltzetan, “Olaberriako Etxadia” gure auzoa dela eta.

Makilak

varas

Egurrezko makilak, abereak gidatzeko eta zaintzeko erabiltzen zirenak, Olaberria Konpainiaren beste ikurra dira. Agintariek entseguetan eramaten dituzte.

Estebenea

estebenea

1806an sortutako baserria. Birgaituta eta gaur egun familiaren 5. belaunaldiaren ardurapean. Konpainiaren biltzeko puntu historikoa da, nondik San Pedro eta San Martzial egunetan entseguak ateratzen diren. Eta baita Arma-ikustatzea egiten den lekua ere.

Olaberriako Ikastetxe Zaharrak

antiguasescuelas

Konpainiak, Kapitaina eta Kantinera aukeratzeko hauteskundeak egiten den lekua. Gaur egun, udaletxeko lokala da eta “Asociación de Apicultores del Bidasoa-Bidasoako Erlezainak Elkartea”-ri utzita dago.

Nekazarien Etxea

nekazarienetxeasimbolo

Olaberria Konpainiaren egoitza, non Batzordea biltzen den eta bazkideen Batzarrak egiten diren.