Kontaktua

IÑAKI AGUIRREZABALA, KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

Javier García Nieto ordezkatuko du karguan

Iñaki Aguirrezabala Ugarte, 49 urtekoa, Olaberria Konpainiako kapitain aukeratua izan da ostiral honetan, Olaberriako eskola zaharretan egin diren hauteskundeetan.

Aguirrezabala alfereza izan da 2010 eta 2014 artean, baita 2017an eta 2018an ere. Teniente gisa ere jardun du 2015ean eta 2016an, eta 2019tik 2026ra arte. Konpainiako batzordeko kidea 2007tik, 1991tik desfilatzen du Olaberrian.

Martxoan San Martzial Alardeko Jeneral hautatu zuten Javier García Nieto ordezkatuko du karguan.